Social Watch-en 2012 txostena: Etorkizun bat izateko eskubidea

Social Watch 70 herritako pobrezia eta bere jatorrien erauztea, errekurtsoen bidezko banaketa eta giza eskubideen gauzatzea bultzatzen duten erakunde sozialen nazioarteko sarea da. 1996tik, Social Watchek urtero pobreziaren kontra eta genero berdintasunaren aldeko politikak aztertzen duten txostenak argitaratzen ditu. Txosten hauen bitartez, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arabera hartutako konpromisoak gogorarazten die Social Watchek gobernuei.

2012ko txostena honako titulua du: Etorkizun bat izateko eskubidea. Eskubide sozialen 70 herri inguruetan izandako eboluzioaren azterketa kualitatiboa egiteaz aparte, Social Watch-ek oso baliagarriak diren hiru adierazgarri kuantitatibo erabiltzen ditu:
• Oinarrizko Gaitasunen Indizea

• Genero Berdintasunaren Indizea

• Eskubide Sozial eta Ekonomikoen Gauzatze-Indizea

Social Watch-en urteko txostenek honako honen gomutagarri izaten da:
Itun honetako estatu alderdi bakoitzaren konpromisoa da neurri, batik bat, ekonomikoak eta teknikoak hartzea, alde bakarrez nahiz nazioarteko laguntzaren eta lankidetzaren bidez, euren baliabideen arabera ahal duten neurriraino, arian-arian lortzeko, egoki diren bide guztiak baliatuz, bai eta, bereziki, legegintzazko neurriak harturik ere, hemen aitortutako eskubideen erabateko eragingarritasuna.”(Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen Nazioarteko Itunaren 2.1 artikulua)


S'ABONNER À NOTRE BULLETIN

s'abonner